Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Tokikom, S.L. (IFZ: B75069864)

Helburuak

Kirolariek euren klubarekin duten harremana kudeatzeko tresna izatea; kirol-komunitate bateko kide izateko aukera eskaintzea, komunitate horretako kideek elkarri eragiteko aukera izan dezaten.

Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea.

Kirol-Kluben jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea.

Legitimizazioa

Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) partaidetza kudeatzeko

Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Hartzaileak

Kirol ekitaldietan ateratako argazkiak eta bideak, app honen bitartez helaraz daitezke.

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Agoitz Plaza, 1, 48015 Bilbo (Bizkaia), posta-elektronikoa: info@tokikom.eus edo 94 662 02 39 telefono zenbakian



Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa


  1. Tratamenduaren Erantzulea


Tratamenduaren Erantzulea” Tokikom, S.L. da, aurrerantzean “Tokikom”.


I.F.Z.: B75069864

Helbidea: Agoitz Plaza, 1

Herria: 48015 Bilbo (Bizkaia)

Telefono zenbakia: 94 662 02 39

Helbide elektronikoa: info@tokikom.eus


  1. Indarrean dagoen legeria


Tokikomek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:


  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).

  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).

  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.




  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak


Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak app honen bitartez edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Tokikomen eta kirolari bakoitzaren kirol-klubaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.


App honen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:


  1. Kirolariak bere klubarekin duen harremana kudeatzeko tresna izatea; kirol-komunitate bateko kide izateko aukera eskaintzea, komunitate horretako kideek elkarri eragiteko aukera izan dezaten. Eta honekin lotuta, interesdunekin harremana mantentzea eta egindako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea.


Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) app-an partaidetza kudeatzeko.


  1. Kirol-Kluben jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea; Kirol-klubeko kideei buruzko informazioa helaraztea (identifikatzeko datuak, jardueren emaitzak, irudiak, e.a.)


Legitimazio-oinarri nagusia: Tokikomek duen legezko interesa (prentsa-askatasuna babestuta), kirol klubaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)


  1. Adin-txikikoak (batez ere hamalau urtetik beherakoak) diren erabiltzaileen datuak kudeatzea


Legitimazio-oinarri nagusia: Guraso edo legezko tutoreen baimena (RGPD 6.1.a art.)


  1. Kontserbazio epea


Emandako datu pertsonalak, harremana mantentzen den bitartean, datuak bildu diren helburuak betetzeko eta helburu hauek ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira.


  1. Datu pertsonalak biltzea


App hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea, batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Tokikomek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.


App honen bidez klubei lotutako kirolarien identifikazio-datuak (izena eta bi abizen, kategoria eta kluba) kontsulta daitezke. Datu horien jatorria kasuan kasuko kirol-federazioek edo arlo horretan eskumena duen administrazio publikoak (adibidez, Aldundiek) aldez aurretik argitaratu duten informazioa da. Tokikomek ez du bere gain hartzen informazio horren egiazkotasunaren erantzukizuna eta Tokikomek ez du inolako erantzukizunik izango.


App honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.


Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Tokikomek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.


Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.


App hau erabili nahi bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta app-aren baldintza orokorrak espresuki onartzea.


  1. Adin-txikikoen datuak


Hamalau urte ez dituzten erabiltzaileen kasuetan, hauen guraso edo tutore legalen baimena eskatuko da, datu pertsonalen tratamendurako.


Tokikomek, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.


Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:


http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,


baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/.


  1. Sarbide gakoen erabilera


App honetan sartzeko erabiltzen diren gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, app honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.


Tokikomek gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.


Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Tokikomeri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.


Tokikomek eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Tokikomekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta app-aren baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.


  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak


App honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Tokikomek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. App honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Tokikomekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Tokikomen menpe.


  1. Tokikomen presentzia Sare Sozialetan


Tokikomek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.


Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Tokikomen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.


Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Tokikomek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Tokikomri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Tokikomek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.


Erabiltzaileei jakinarazten zaie Tokikomen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.


Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Tokikomek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Tokikomek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Tokikomek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.


Tokikomek Twittter, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.


Tokikomek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Tokikomek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.


Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Tokikomek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Tokikomek argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.


Erabiltzaileak Tokikomen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.


  1. Segurtasun Neurriak


Tokikomek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Tokikomen erantzukizunpekoak.


  1. Segurtasun urraketa


Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 94 662 02 39 telefono zenbakia edo info@tokikom.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.


  1. Interesdunen eskubideak


Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita emandako baimenak ezeztatu edo gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Tokikom. Agoitz Plaza, 1, 48015 Bilbo (Bizkaia), telefonoa: 94 662 02 39 edo, bestela, info@tokikom.eus helbide elektronikoaren bitartez.


Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.


Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).


  1. Indarraldia eta aldaketak


Tokikomek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Tokikomek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria app berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea app-an sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Tokikomek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.


  1. Jurisdikzioa


Tokikom eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Tokikom eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.


Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo app honetan azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Tokikomek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.